Angurreta harrobia
Mudoh Kontzertua
Mudoh Kontzertua
Elektriziutateak
Date: 2025, Irailak 26
Mudoh /Aitor Monjeren azken diskoaren aurkezpena.
Elektriziutateak
2025ko irailaren 26an
CNC makinak lantegietako gorputza dira: mekanizazioaren zentzu fisikoa. Fabrikatzen dute, baina ez dute eraikitzen. Memoria dute, baina ez oroitzapenik.
Sensoreak dituzte, baina ez dute sentitzen. Matxuratzen dira, baina ez dute sufritzen. Ez dakite ezer haien zaharkitze funtzionalaren gainean. Fabrikazio zenbakia dute, baina ez izenik. Ez dira heriotza ezta bizitzaren beldur. Ez dute historiarik eta ez dute biografiarik behar.
Haien soinua bada haien mugimendua. Eta mugimendu hori beraien pentsamendua da. Zarata bada makinaren pentsamendua, baina makinaren pentsamendua ez da zarata.




